MAITE ARRATE: 10

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

Alkohola

 

Azken urteotan

ez dut alkoholik edaten,

ezta parrandetan ere,

eta begirada arraroen

jomuga bihurtu naiz,

zergatik ez dudan edaten

justifikatu beharra izateraino.

Betiko galdera :

Zergatik ez duzu edaten?

Gure gizarte errukarri honetako

ohiko galdera bihurtu da.

Nik beste galdera batekin

erantzuten diet sarritan:

Zergatik edaten duzu?

Zuk edanda egiten dituzunak egiteko,

nik ez daukat edan beharrik.

Zer hobe?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide