Telebista piztu dut.
Bost minutura,
sekula amaitzen ez diren
iragarkien tartea hasi da.
Hauei so,
joera sexisten aurrean nagoela
iruditu zait.
Ez dakit
nire irudipen hutsa izan den,
izan liteke,
baina hain iragarki
baztertzaileak iruditu zaizkit!
Telebistak piztuta jarraitzen du,
baina nire buruan
pentsamenduen joan-etorria
etengabea da.
Iragarkiaren helburua
zerbaiten berri ematea dela
kontuan hartuz,
zergatik azaltzen dira
emakumeak erdi biluzik
freskagarri baten iragarkian?
Ez al da ba freskagarri baten iragarkia?
Iragarkia ahotsik gabe ikusiko banu,
beste zerbaiten iragarkia dela pentsatuko nuke,
sekula ez freskagarri batena.
Ados al zaudete
jendearen arreta lortzeko
biluztea bezalakorik ez dagoela
esaten dutenekin?
Hala dirudi ba!
Maite Arrate