Nire ilobak
hurrengoa esan dit :
“Arrazoi duzuela esaten duzue
handiak zaretelako,
baina beharbada
handiak zarete
handitu zaretelako,
ez arrazoi duzuelako”.
Batzuetan haurren freskotasuna
beharrezkoa izaten da
helduak biluzik lagatzeko.
Arrazoi galanta!
Ez dago ezer gehitu beharrik!
Ez, ala?
Nire etxeko iloba kuttunak Manex eta Urko dira.
Urte hauetan irakatsitako guztia eskertuz, beraien
argazki bat bidali dizuet.
Maite Arrate