MAITE ARRATE: 2

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate

 

Elkarren ondoan geunden,

elkarri begira,

gure eskuek

elkar ukitu zutenean.

Elkar ukitu,

eta ezin gelditu.

Eskuen atzetik

ezpainak etorri ziren,

eta ezpainen atzetik

gorputz osoa.

Eskuak gora eta behera

elkarren gorputzak ferekatuz,

bero-bero,

busti-busti,

biok bat eginez,

eztanda egin arte.

Ze zoramena!!!

Gerta zitekeen

eta gertatu zen.

 

Maite Arrate

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide