Aitortu
beharra daukat
erabat zoratuta naukazula,
ezin zaitudala burutik kendu.
Aitortu
beharra daukat
izugarri erakartzen nauzula,
bi imanek
batak-bestea
erakartzen duten bezala
erakartzen nauzu
zuk ni.
Batzuetan,
sentipen bitxia,
sentipen arraroa,
iruditzen zait :
aldatu nahiko nuke.
Zuregatik sentitzen dudan hau,
ez sentitzea gustatuko litzaidake,
ez sufritzea,
baina,
hain da
sentipen kontrolaezina...
Ezin dut aldatu,
ezin dut :
nahi eta ezin.
Sakon-sakoneko
sentimenduak dira,
bene-benetakoak.
Azken batean,
zuganako dudan sentimendua
hitz batekin
definitu behar banu,
hitz hori,
maitasuna
litzateke,
maitasuna
besterik ez.
Maite Arrate