Pilotari Eguneko gizonen bi eta erdiko txapelketako zozketaren emaitzak, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2025ko mar. 26a, 08:48

Herritar bat Pilotari Eguneko final bat jokatzen.

Apirilaren 2tik 4ra bitartean jokatuko dituzte gizonen bi eta erdiko txapelketako lehen kanporaketak partaideek. Hiru egun horietan 18:00etan hasiko dira partidak. Aurten, guztira, 30 lagunek eman dute izenda modalitate horretako txapelketan.

Pilotari Egunaren antolatzaile den Txulue elkarteak joan den astelehenean egin zuen gizonen bi eta erdiko txapelketaren zozketa. Guztira, 30 lagunek eman dute izena aurtengo txapelketarako, eta horiek datorren astean hasiko dira martxan; izan ere, partaideek hiru egun desberdin izango dituzte Kontzejupean jokatu ahal izateko: apirilaren 2a, 3a eta 4a. Gainera, partida guztiak 18:00etan izango dira. 

Gizonetan, honako hauek izango dira bi eta erdiko txapelketan buruz buru arituko direnak: 

Apirilaren 2a, asteazkena, 18:00etan:

  • Joanes Larrañaga-Julen Aramburu
  • A. Uranga-Joritz
  • Txitxo-Unai Usabiaga
  • Ioanes Garate-Unai Azpiazu

Apirilaren 3an, osteguna, 18:00etan:

  • Tomao-Alex
  • Joanes Garmendia-Mujika
  • Lander Kaxka-Lizertza
  • Beñat Arrieta-Lur Goenaga
  • Xomorro-Kuku

Apirilaren 4an, ostirala, 18:00etan:

  • Gorka Z.-Markel
  • Aramburu-Iraitz
  • Juin-Zabale
  • Txorrotxa-Errasti
  • Epelde-Sudupe

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide