Pilotari Eguneko bi eta erdiko txapelketaren lehen zozketa gaur egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2025ko mar. 24a, 15:48

Herritar bat, Pilotari Eguneko finalean.

Gaur gizonen bi eta erdiko txapelketako kanporaketak zozkatuko dituzte. Instagram bidez jakinaraziko dituzte antolatzaileek kanporaketen emaitzak.

Pilotari Eguna antolatzen duen Txulue pilota elkarteak hainbat pilota txapelketa antolatu ditu aurten ere. Ekainaren 7an ospatuko da Azkoitian Pilotari Eguna, baina aurrez, hiru modalitate desberdinetako partidak ikusteko aukera izango da astero Kontzejupean.

Batetik, gizonen bi eta erdiko pilota txapelketa jokatuko dute; aurten, 28 lagunek parte hartuko txapelketa horretan. bestetik, gizon-emakumeen binakako txapelketa bana. Binakako txapelketei dagokionez, berriz, hiru bikotek eman dute emakumeen binakako txapelketarako izena, eta 32 bikotek gizonen txapelketarako.

Gaur, astelehena, gizonen bi eta erdiko txapelketako kanporaketak zozkatuko dituzte. Instagram bidez jarraitu ahal izango da zozketa, eta sare sozial horretan bertan jakinaraziko dituzte antolatzaileek kanporaketen emaitzak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide