Aurten ere, gure jaiak tradizioarekin lotuko dira, euskal pilotaren indarra bermatzeko. Pilota Azkoitian errotutako kirola da aspaldidanik, eta gure tradizioa herritarrekin ospatzen jarraitu nahi da Azkoitian Pilotari Eguna antolatuta.
Aurten, ekainaren 7an ospatuko da eguna, baina aurrez jokatzeko hiru txapelketa antolatu ditu Txulue pilota elkarteak 16 urtetik gorako gizon-emakumeentzat: bi eta erdiko txapelketa batetik, eta gizonen eta emakumeen binakako txapelketa bana, bestetik.
Izena emateko azken eguna hilaren 21a izango da, datorren ostirala. Izen-emateak Tta-kun eta Dean tabernetan egin daiteke. Antolatzaileek dei berezia egin nahi diete emakumeei, parte hartzera anima daitezen. Ez galdu aukera!