Pilotari Eguneko partidak eta omenaldiak zuzenean ikusteko aukera izango da Guka Telebistan

Pilotari Eguneko ekitaldi nagusiak jarraitzeko aukera izango da Internet bidez eta zuzenean.

Larunbat honetan ospatuko den VIII. Pilotari Egunean hainbat ekitaldi izango dira. Horietatik berezienak Kontzejupen ikusteko aukera izango da, bai omenaldia eta baita goizeko zein arratsaldeko pilota partidak ere. Kontzejupera hurbiltzeko aukerarik ez duenak, ekitaldiak honako lotura honetatik ikusteko aukera izango du. Goizeko emanaldia 12:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 18:45ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide