Pilotari Eguneko binakako txapelketek ere arrakasta handia izan dute. Emakumeetan, 11 bikotek eman dute izena, eta gizonetan, 34 bikotek. Nesken txapelketa ligaxka formatuan jokatuko da, hain zuzen, bikoteak hiru taldetan banatuta. Talde bakoitzean lehena geratzen den bikotea finalerdietara igaroko da zuzenean, eta finalerdiak osatuko dituen laugarren bikotea txapelketa onena egin duen laugarren bikotea izango da. Gizonetan, aldiz, joan den astean bi aurre-kanporaketa partida jokatu ziren, eta 32 bikote daude dagoeneko txapelketan. Gizonak final hamaseirenetako kanporaketa partidak jokatzen hasiko dira aste honetan.
Hauek dira aste honetako partidak:
Asteazkena, 18:30ean hasita:
- Oihana eta Maria - Uritz eta Intza
- Ane eta Jone - Haizea eta Maria
- Laxkano eta Agirre - Mendi eta Xabi Artetxe
- Unai Usa eta Arkaitz Lazaro - Iriarte eta Txaorritxu
Osteguna, 18:30ean hasita:
- Gaztelu eta Mugertza - Xomorro eta Mokolua
- Gantza eta Iñaki -Iraurgi eta Iñigo Urkizu
- Oteiza eta Olaizola - Leta eta Lur
- Aimar eta Bolante Jr - Julen eta Xuban
Ostirala, 18:30ean:
- Attola anaiak - Lizartza eta Salegi
Larunbata, 09:30ean:
- Ugaitz eta Torria - Atano eta Txorrotxa