Pelotai Eune 2022

Herriko pilotalekuen bilakaera ezagutzeko bisita gidatua egingo dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2022ko eka. 15a, 15:35

Kontzejupea ere bisitatuko dute ostiralean.

Juan Bautista Mendizabal historialariak zuzenduta, ostiralean bisita gidatua egingo dute herriko zenbait pilotalekutan. Kontzejupean 18:30erako jarri dute hitzordua, eta nahi duen orok izango du bertan parte hartzeko aukera.

Etzi, ostirala, VI. Pelotai Euneren bueltan antolatutako bisita gidatua egingo dute herriko pilotalekuetan zehar. Juan Bautista Mendizabal historialariak zuzenduko du bisita gidatua. 18:30ean, Kontzejupean hasiko da bisita, eta bi ordu inguru iraungo du.

Lau gune bisitatzeko aukera izango da bisitan. Dokumentuetan jasotakoaren arabera, herriko lehen pilotalekua egon zen guneraino joanda hasiko da bisita gidatua. Hain zuzen, elizaren kanpandorrearen azpian egon zen lehen frontoia, Atraskua tabernaren parean. Lehen puntu horretatik bigarrenera joango dira, eliz atarira, eta segidan, Kontzejupearen eta Goiko Losaren historia zein den azalduko du Mendizabalek. Bisitak irauten duen bitartean trago bat hartzeko aukera egongo da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide