VI. Pelota Euneko eskuz binakako txapelketa herrikoiak aurrera jarraitzen du, eta gaurtik ostiralera bitartean hainbat pilota partida ikusteko aukera izango da Kontzejupean. Mutilak final hogeitahamabirenetako partidak ari dira jokatzen, eta aste honetan bertan jakingo da zein sailkatuko diren final hamaseirenetara.
Atzo, bestalde, nesken txapelketako pilota partidak jokatu zituzten Kontzejupean. Eneritz Garatek eta Oihane Uzinek 22 eta 12 menderatu zituzten Haizea Alberdi eta Idoia Aginagalde. Hona hemen mutilen txapelketaren bigarren asteko pilota partiden ordutegiak:
Maiatzak 11, asteazkena, 18:45ean:
- Maren Albizuri eta Mireia Arrizabalaga - Saioa Murua eta Oihana Larrañaga
- Matxin eta Bastida - Albitxuri eta Juaristi
Maiatzak 12, osteguna, 18:30etik aurrera:
- Xitu eta Epelde - Oteiza eta Olaizola
- Iñaki Azkoitia eta Gantza - Iraitz eta Tomao
- Torria eta Ugaitz - Salegi eta Eneko
- Ioritz eta Xuban - aurrekanporaketako irabazlea
Maiatzak 13, ostirala, 18:30etik aurrera:
- Kaxka eta Lete - Alberdi eta Eskurtza
- Egurrola eta Zapirain - aurrekanporaketako irabazlea
- Jon eta Aitor - Artzabal eta Txanpaina
- Unai Azpiazu eta Julen Aranburu - Gaztelu eta Mugartza