Martxan da VI. Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoia. Joan den astean hasi zituzten herriko neska-mutilek partidak. Guztira, 39 bikotek eman dute izena aurtengo txapelketan –33 bikote gizonezkoetan eta sei bikote emakumezkoetan–.
Emakumezkoen txapelketan bi multzo osatu dituzte, eta horietako bakoitzean hiru bikote elkartu. Bikote bakoitzak bi bider jokatu beharko du bere multzoko beste bi bikoteen aurka, eta lehen bi bikoteek lortuko dute ekaineko finalerdietarako sailkapena. Hain zuzen, A multzoko lehen bikoteak B multzoko bigarrenaren aurka jokatu beharko du, eta B multzoko lehenak A multzoko bigarrenaren aurka. Bi irabazleek ekainaren 18ko finalerako sailkapena lortuko dute. Mutilen txapelketa, berriz, final hogeitahamabirenetan hasi da, 33 bikotek eman baitute izena aurtengo txapelketarako. Izena 33 bikotek eman dutela ikusita, bi bikotek aurrekanporaketa jokatu zuten aurreko asteazkenean.
Hona hemen joan den asteko emaitzak:
Maiatzak 4, asteazkena
- Ane eta Nagore 10-22 Saioa eta Oihana
- Maria eta Oihana 19-22 Eneritz eta Oihane
- Aldalur eta Xantue 22-13 Xabi eta Lur (final hogeitahamabirenetarako aurrekanporaketa)
- Attola anaiak 22-11 Roberto Martija eta Iban Santos
Maiatzak 5, osteguna
- Zabale eta Agirre 22-19 Lander eta Txorrotxa
- Uzin eta Etxeberria 17-22 Iriarte eta Olaizola III.a
- Julen eta Markel 14-22 Usa eta Arkaitz
Maiatzak 6, ostirala
- Juin eta Xabat 22-17 Mendi eta X. Artetxe
- Endika eta X. Azkoitia 22-14 Montte anaiak
- Xomorro eta Mokolua 22-16 Aranbarri eta Elduaien III.a
- Oier eta Kuku 22-5 Tomao eta Godoy