Zer egin diogu guk ETBri?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Zabala 2021ko urt. 16a, 08:00

Juan Luis Zabalak 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Zer egin diogu guk ETBri?'.

Batzuetan, telebistari begira, euskaldunak ETBrentzat zer garen ezin ulertuta geratzen naiz. Zergatik iraintzen gaituen. Zer egin diogu guk ETBri?

Adibidez, azkenaldian, egunero iraintzen gaitu ETBk 21:15etik 21:30era bitartean, ETB1eko Vaya Semanita Xtream deritzon saio, izenburutik hasita, ezin ulertuzkoarekin. Ohar bat aurretik: iraintzen gaituztenak ez dira saioa egiten duten profesionalak, eta aktoreak oso onak dira. Arazoa ETB da. Gurean etxeko txikienaren eskariz, azkeneko bizpahiru urteetan, beti ikusten dugu ETB1 tarte horretan, eta ondo pasatzen genuen Irrikitown eta DBH bikainen errepikapenekin eta errepikapenen errepikapenekin, eta errepikapen errepikatuen errepikapenekin... , baina orain, tarte horretarako saio berria eskaintzen duenean, zer lortuko ETB1ek, eta ikusleok betiko errepikapen errepikatuak nahiago izatea.

Batetik, esketx berrien gidoiak ez direlako, oro har, arestian aipatutako saioetako gidoien mailara iristen; gidoietara aurrekontu urria bideratu delako izango da seguru asko. Bestetik hori da mingarriena, esketx batzuk gutxienez bost aldiz eman direlako hilabeteko epean, halako moldez non azken egunetan aurretik gutxienez bi bider ikusiak genituen esketxak ikusi ditugun etxean, asper-asper eginda. Argi dago 21:15etik 21:30erako tartekoak, futbolean erabiltzen diren hitzak erabiliz esateko, «zaborraren minutuak» direla ETB1en.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide