Ruben Sanchez Bakaikoak Facebooken La línea invisible telesailari egin dizkion kritikekin bat nator, eta kritika horiek irakurri eta gero Sanchezek idatzitakoari honako hau gehitu diot bulkada bizkor batean…: eta ez dela ikusten ETAri herritar gehienek (edo askok eta askok behintzat, horien artean geroago “democrata de toda la vida” izandako “liberal tolerante adimentsu eta bakezale” asko, Mario Onaindia, Kepa Aulestia, Agustin Ibarrola, Mikel Azurmendi, etc.) ematen zieten babesa. Basakabiko zerbitzaria, itxuraz euskalduna, guardia zibilarekin liatzen da inolako kezkarik gabe, iturgina, elektrikaria edo autobus txoferra balitz bezain lasai. Ez ba, ez, ez eta ez, hori oso arraroa egiten da, etxe asko eta askotan zitzaiolako izua (eta herra) Guardia Zibilari (eta ezagutzen zutenen kasuan Meliton Manzanasi, jakina), eta asko eta askotan ematen zitzaiolako babesa ETAri, gutxienez lehen urteetan, Francoren aurkako elkartasun giro zabalduan.
Artikulua osorik irakurtzeko: berria.eus