Nire beldurrak elkarren arteko norgehiagokan ari diren txirrindulariak dira, inoiz gelditzen ez den Frantziako Tour gogor eta lehiatuan. Beti dute zerbait, etapa amaiera ez bada mendiko saria edo tarteko helmuga bat, taldekako sailkapena bestela, zein bere ezaugarrien arabera nabarmentzen saiatzeko, borrokan ari direla eta dena emateko prest daudela ahaztu dezadan eragozteko. Okerrena izaten da haietako bat, lider sendo bihurtuta, beste guztien gainetik argi nagusitzen denean, aurkariekin batera neu ere txiki-txiki egin arte azpiratuz.
Osorik irakurri
Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide