Gabonak

Jokin Sudupe Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoa: 'Gabonak'.

Gaia: Gabonak

Doinua: 'Aita izena'

 

Negua ere arrimatu da

eta hortaz ohartzean

pinu txikia jarriko degu

argiz beteta etxean

umeak beti egoten dira

horretarako pozean

amestutako opariek hoiek

eskuetan jasotzean

goza dezagun gero eurekin

jolasaldi bakoitzean.

 

Olentzeroren eskutitzari

jar diezaiogun balantza

ze behar dugun jakiten nahiz ta

izan hamaika zalantza

presak utzita alde batera

hartu dezagun arnasa

famili eta lagun artea

izan dadila ardatza

gauza txikiak baloratuta

Gabonak primeran pasa!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide