Gaia: Eguneroko errezeta
Doinua: Zerua altuan
Mundura jaio ginen ahalik
ta ondoen bizitzeko
nahiz ta batzutan datorrena ez
izan gai aukeratzeko
goizetan hartu behar adina
indar nagiak kentzeko
beste egun bat hasten delako
bizi hontaz gozatzeko.
Oztoporen bat dagoenean
gainditzea da espero
umoretikan pixkabat jarriz
ahal bada egunero
pentsamendua hobe genuke
positiboan balego
gure buruak sinisten duna
sortuko baitugu egunero.