Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Sudupe Mendizabal

Jokin Sudupek 20. Korrikaren harira, apirileko aldizkarirako egindako bi bertso.

 

1-Otxandion hasi ta

doa Iruñara

helburu, zabaltzea

bidean euskara

korrika ez dugunez

albo baten baten laga

bakoitzak egin dugu

ahal zen erara

eman dugun apurra

garrantzitsua da.

 

2-Nahiz eta goizo xamar

pasatu den aurten

ohetik jaiki ginen

denok salto baten

ez genuelako nahi

bide hori eten

ahotik ez dezagun

ama hizkuntza ken

gure ondorengoek

hitz egin dezaten.

 

Doinua: Batetikan korroska.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide