Bertsoa paperean

Inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Julene Iturbe Epelde 2023ko api. 11a, 09:00

Julene Iturbek martxoko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako bertsoak: Inauteriak.

Gaia: Inauteriak

Doinua: Zer da gaur Donostian


Zer ezkuta liteke
pelukan, karetan?
Zer azaleratzen da
horrelakoetan?
Ederra da sartzea
inauterietan
besteren azalean,
besteren oinetan,
geuk ba al dakigu ba
nor garen benetan?


Kolorez apaintzen da
neguko bakea
ta kantuz udaberri
oraindik gaztea
helburu bilakatzen
baita kontrastea,
itxuraz, nortasunez
jantzi zein nahastea,
eraiki dugun horren
bueltan jolastea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide