Bertsoa paperean

Urte berriari

Erabiltzailearen aurpegia Julene Iturbe Epelde 2021ko urt. 28a, 08:30

Julene Iturbe Erniarraitz bertsozale taldeko kideak urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Urte berriari'.

Gaia: Urte berriari

Bertsolaria: Julene Iturbe Epelde

Doinua: Gaur udaberri bat dabil.

2020ak
gogor jo zuen aldaba
eta nahiz hobea izan
zitekeen beharbada,
apar artetik ekarri
gintuen erroetara,
zer ikusi, zer pentsatu
ta zer ikasirik bada,
beraz, hartzekoak hartu,
besteari joaten laga,
maiz aurrera egiteko
atzera egin behar da.

Eta urte berriari
zer daukadan eskatzeko...
muxuak ta besarkadak
birusik gabe ta lepo,
distantziak bere zentzu
orotan gerturatzeko,
ondoko hoiek ondoan,
osasuna, zer jateko,
etxeratze agindurik ez
kaña batzuk hartzeko...
adorea, pazientzia,
honi buelta emateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide