Honek izenbururik ere ez du behar

Erabiltzailearen aurpegia Julene Iturbe Epelde 2020ko api. 26a, 09:00

Julene Iturbe Epelde apirileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Honek izenbururik ere ez du behar'.

Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz

 

1)

Nahiz ta aurretik eskolan edo

inori entzuna nintzen,

gaur ulertu dut abiadura

nola ez dugun sentitzen,

gure lanaren, betebeharren,

promesen eta baldintzen

bizitza bizi bizitzen,

ze bizipoz, ze bizi-sen? (2)

Nahiz eta jakin, ondo dakigun,

martxa sartzen zein handitzen,

zenbat eta azkarrago joan

zailagoa da gelditzen.

 

2)

Futbolik gabe ere munduak

darrai itzulinguruka,

orain lanaren ordaina ez da

asteburuko zurruta,

etxean sartu ohi ez zen hori

munduan ezin sartuta...

Geure etxetan okupa,

destinoari keinuka, (2)

segi botatzen xomorroari

gure zorigaitzen kulpa,

azkenerako eskerrak eman

beharko dizkiogu ta!

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide