Izpiak eta hizkiak

Argi izpia

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2026ko abuztuaren 20a

Javier Beristain kolaboratzaileak uztaileko Azkoitia Guka aldizkariaren Izpiak eta hizkiak atalerako egindako ekarpena da honako hau: 'Argi izpia'.

Aurkako giroak inguratzen gaituenean, nola lasaitzen du hitz goxo batek.

Zarataz betetako egoera baten aurrean, zer magia duen isiltasunak.

Tristuraren mende garenean, nola alaitzen gaituen musika ezti batek.

Itzalak nagusitzen direnean, nola eskertzen den argi izpirik txikiena ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide