Gutuna

Azkoitia, nora begira?

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2026ko ekainaren 14a

Atzoko Iruñeko ekitaldia. (Euskalgintzaren Kontseilua)

Javier Beristainek honako gutun hau igorri du Gukaren erredakziora, Euskalgintzaren Kontseiluak atzo Iruñean prestatu zuen mobilizaziora joateko Azkoititik autobusik atera ez zela eta. 

Igande goiza da eta ordenagailu aurrean eserita nago. Naiz egunkariaren webgunea ireki eta hau da agertzen den lehen berria: “Euskal Herriko milaka euskaltzale Iruñeko kaleetara iritsi dira euskararen alde borrokatzeko eta pizkunde kolektiboa lehen lerrotik bultzatzeko”. Zenbat izango ote ziren atzo Iruñean egindako manifestaziora joandako euskaltzale azkoitiarrak? Ez dut uste asko izango zirenik,  ez herrian euskaltzale gutxi direlako, ez joan nahi ez zutelako, erraztasunik izan ez zutelako baizik.

Bailarako herri guztietan autobusak antolatu zituzten: Azpeitian, Zestoan eta Zumaian. Baita Gipuzkoako beste 30 bat herrietan ere: Elgoibarren, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Mutrikun…

Eta Azkoitian? Azkoitia, beste askotan bezala, beste aldera begira. Azkoitian ez zen autobusik antolatu.

Zer gertatzen da gure herri bedeinkatu honetan? Non daude herriko euskaltzaleak, non euskara babestu eta bultzatzeko sortutako taldeak? Non herriko liderrak?

Ai Azkoitia, Azkoitia...

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide