Izpiak eta hizkiak

Barandak

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2026ko otsailaren 23a

Azkoitiko baranda bat. (Javier Beristain)

Javier Beristain kolaboratzaileak urtarrileko Azkoitia Guka aldizkariaren Izpiak eta hizkiak atalerako egindako ekarpena da honako hau: Barandak.

Funtsean, eremu garaietatik erorikoak saihestea da baranda baten funtzioa, oztopo fisiko gisa funtzionatuz. Beraz, printzipioz, baranda horren kalitate estetikoak ez du axola.

Baina apaintzen baldin badugu, bere balio estetikoa handitu, hesi fisiko soil izateari utzi eta hesi fisiko eder bihurtuko da. Hortaz, barandak ere izan daitezke elementu interesgarriak herriko edertasuna bermatzeko, batez ere apaingarria herriaren armarria baldin bada.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide