Izpiak eta hizkiak

Beldurra

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2025ko urr. 15a, 09:04

Zaldi bat, zuhaitz artean. (Javier Beristain)

Javier Beristain kolaboratzaileak iraileko Azkoitia Guka aldizkariaren Izpiak eta hizkiak atalerako egindako ekarpena da honako hau: Beldurra.

Berehalako arrisku baten mehatxupean nago, niri segika dabil, bere atzapar zorrotzekin harrapatu nahi nau. Ezkutatu egiten naiz, ez alferrik. Isil-isilik nago, ez naiz mugitu ere egiten. Usaintzen nauela sentitzen dut. Nik bera ikusten dut, berak zorrotz begiratzen dit, kikildu nahi nau. Gihar guztiak gelditu zaizkit. Nire gorputza mugiezinik dago, ez du erreakzionatzen.

Irtenbiderik ez dut!

Sakon hartzen dut arnasa...

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide