Izpiak eta hizkiak

Suntsiezina zarela uste al duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain

Javier Beristain kolaboratzaileak martxoko Azkoitia Guka aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' ekarpena da honako hau.

Zure sustraiak lurrean hondoratzen direlako, suntsiezina zarela uste duzu.

Zure enbor sendoak zutik eusten zaituelako, suntsiezina zarela uste duzu.

Zure adarrek zerua ukitzen dutelako, suntsiezina zarela uste duzu.

Zure hostoek haizearekin jolasten dutelako, suntsiezina zarela uste duzu.

Baina iritsiko dira udazkeneko ekaitz bortitzak, eta zure sustrai, enbor, adar eta hostoak ez dira gai izango zure ezinbesteko suntsiketa saihesteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide