Itsasontzi bakoitza bere islaren jabe da eta isla hori itsasontziaren formaren eta kolorearen araberakoa izan ohi da. Baina kanpoko zenbait faktorek isla hori alda dezakete, bai formari dagokionez, bai koloreari dagokionez. Egiten duen egun motaz ari naiz, uda edo negua den, eguerdia den edo arratsalde erdia den, euria egiten duen ala ez, haizea dagoen ala ez…
Pentsatzen ari naiz pertsonoi gauza bera gertatzen zaigula... Zenbait egoerek isla aldatzen digute.