Izpiak eta hizkiak

Udaberri berri bat

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain 2023ko eka. 20a, 09:02

Javier Beristainek maiatzeko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' ekarpena: 'Udaberri berri bat'.

Udaberri berri bat.

Udaberriko egun hotz bat.

Argitasuna eta itzalak.

Teilatu gorriak eta tximinia,

kea lau teilatu gainean.

San Martinen kanpai hotsak,

kanpai hots zaharrak eta ilusio berriak.

Herria nire oinetan, Izarraitzi begira nago.

Eguzkiak bere lana egingo du,

nire gorputza berotuz.

Eta berriz izango naiz zoriontsu,

aspaldiko haurtzaroa gogoratuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide