Argazkia Aittolako pagadian ateratakoa da, bidetik gertu, baina mendi-mendian. Mendietara hurbiltzeko gehienok erabili izan dugu autoa noiz edo noiz. Hurbiltzeko bakarrik, ordea. Dirudienez, honek ez du ondo ulertzen hurbildu hitzaren esanahia eta pagadi barru- barruraino sartu zen, zaldiei bidea oztopatuz eta niri argazki polit bat ateratzeko aukera zapuztuz.
Gure etxean esan ohi den bezala: "Ze nezesidade!".