Izpiak eta hizkiak

Trikitilaria

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain

Javier Beristainek urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' ekarpena: 'Trikitilaria'.

Festaren arima,

zu faltatzea lastima.

Dantzarien akuilua,

hori da hori estilua.

Istorio kontalaria,

ezinbestez koplaria.

Zorion banatzailea,

batez ere zirikatzailea.

Alaitasunaren giltzarria,

ez izatea amorragarria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide