Justu denbora desberdinetakoak direlako, estilo arkitektonikoa ere oso desberdina dute, eta zer esanik ez erabilera: ermita otoitz egiteko sortua izan zen, eta frontoiak jolasteko egindakoak dira. Eta, azkenik, argazkian nabarmendu nahi nuena, argi kontrastea: eguneko azken eguzki izpiek San Martingo ermita argitzen dute, eta Oteizaren frontoiak, bestalde, ilunabarreko lehen itzalen mende agertzen dira.