Antzar Eguna Lekeition (Bizkaia) urtero irailaren 5ean ospatzen den eguna da. San Antolin jaietako egun garrantzitsuena da, eta portuan egiten den antzara-jokoa da eguneko ekitaldi nagusia. Tradizio handia du Antzar Egunak Lekeition, 350 urte baino gehiagoko historia dokumentatua baitu. Milaka lagun, zahar eta gazte, guztiak urdinez jantzita ateratzen dira kalera, eta, batez ere, portuan giro bikaina sortzen dute.