Inauteriak, Iturenen eta Zubietan

Erabiltzailearen aurpegia Javier Beristain

Urtarrilaren azken astean edo otsailaren lehenengoan ospatzen dituzte urtero inauteriak Iturenen eta Zubietan. Honako argazki hauek Zubietan ateratakoak dira joan den asteartean.

Ekitaldi nagusia joaldunek egindako desfileek osatzen dute: bata, astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea, berriz, asteartean, Zubietakoetatik. Bi egunez, joaldunek bi herrietako kaleak hartzen  dituzte. Joaldunak bi lerrotan desfilatzen dute, mugimendu eritmiko eta pausatuekin, zintzarrien doinu bateratua lortuz. Naturari estu lotutako errito baten itxura hartzen du desfileak. Uste da, zintzarriekin lortzen den soinuarekin espiritu txarrak uxatzen direla eta inguruko lurretan lo dauden energiak iratzarri. Gaur egun, pertsona heldu naiz gazte, gizonezko naiz emakumezko, izaten ohi dira zintzarriei doinua ateratzen dietenak.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide