Egia-osteko garai hauetan, hitzaren kotizazioa beherantz doa Balioen Merkatuan. Irudia, aldiz, gero eta balio handiagokoa da. Nahi den moduko itxura ematea da orain kontua, egiazkoa izan ala ez.
Hala, benetako zerbait aurkitzeak hunkitu egiten gaitu, ez baita ohikoa. Argazkiko irudia bezala; ezohikoa da, eta edertasuna dario egiaz, on egiten digun egiaren ederra.