Aldaketa eta memoria

Erabiltzailearen aurpegia Jon Andoni Martin 2019ko mai. 24a, 15:13

Jon Andoni Martinek apirileko Maxixatzen aldizkarirako egindako hileko argazkia: 'Aldaketa eta memoria'.

Bizitzea aldatzea da, aldatzen ez dena gogortu egiten da, zurrundu, harri bihur daiteke.

Bizitzea memoria da, gogoan duguna erabiltzen dugu hobetzeko, aurrera egiteko, bizitzeko.

Bizitzea igarotzea da, udaberritik udara, udatik udazkenera, udazkenetik negura, negutik udaberrira.

Aldatzen doan bizitzan, memoriak esaten digu zikloak ere aldatu egin daitezkeela: negua udaberritzen bada, udaberria negutu daiteke.

Gogoan dugun bizitzan, argazkiko giroa bezalakoa izaten da otsailean. Aurten, ordea, udaberriko giro epela izan dugu oro har. Bizitzaren aldeko aldaketa ote da hori?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide