Azkoitiko Isilune Zirkulua

Giza eskubideen urraketak salatzeko egitasmoa da Azkoitiko Isilune Zirkulua, "gizatasuna" plazaratzea oinarri duena. Hileko hirugarren ostegunetan elkarretaratzeak egin ohi ditu taldeak herriko plazan, 20:00etan, urraketa horiek "maila eta arlo guztietan" salatzeko. Azkoitiko talde desberdinek parte hartzen dute elkarretaratzeetan, hala nola Marea Urdinak, Palestinaren aldeko taldeak, Sahararen aldeko taldeak, Loiolako migratzaileen taldeak eta Azkoitiko parrokiak.

2024(e)tik partaide / 0 post