XXVII. Udaberriko Abesbatzen Zikloa egingo dute hilaren 16tik ekainaren 27ra Lizarran (Nafarroa), eta han parte hartuko du Iraurgi abesbatzak. Hain zuzen, ekainaren 13an emanaldia eskainiko du San Juan elizan, 20:45ean, eta doakoa izango da sarrera.
Honakoa izango da Iraurgiren kontzertuaren errepertorioa: Oh, inefable (Pedro de Tafalla), Ave Maria (Javi Busto), Bogorodythe (Sergi Raschmaninoff), Ave Verum (Karl Jenkins), Izar Ederra (Francisco Escudero), Xurian Xuri (Junkal Guerrero), Mendian gora aritza (Imanol Larzabal), Locuras (Silvio Rodriguez), Itxasoa gara (Ken Zazpi), Anfonsina y el mar (Ariel Ramirez) eta Mutil txaleko gorri (Junkal Guerrero).