Iraurgi abesbatzak atzo, igandea, egin zuen aurtengo zozketa. Abesbatzak jakinarazi du zozketaren zenbaki sariduna 22.544 zenbakia dela. Zenbaki sariduna agertzen ez bada, haren ordezkoa zein den ere adierazi dute: 22.521.
Zenbaki irabazlearen jabeak hamabost eguneko epea izango du abesbatzarekin harremanetan jarri eta 1.500 euroko saria eskatzeko. Bestela, ordezko zenbakiari emango diote saria. Irabazlerik agertuko ez balitz, berriz, Iraurgi abesbatzak Caritasi egingo dio 1.500 euroko dohaintza.