Jendetzaren aurrean abestu du Iraurgi abesbatzak Logroñon

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi abesbatza 2022ko aza. 6a, 09:52

Ikus-entzule askoren aurrean aritu da herriko abesbatza. Datorren udaberrian, Logroñoko Concordia Coral abesbatza Azkoitira etorriko da kontzertua eskaintzera.

Atzo, larunbata, kontzertua eskaini zuen Iraurgi abesbatzak Logroñon (Espainia). Logroñoko Concordia Coral abesbatzarekin batera aritu zen Azkoitiko abesbatza Santiago el Real elizan. 

"Oso kontzertu ederra" izan zen Logroñon eskainitakoa; izan ere, jendetza elkartu zen elizan, goraino bete zuten ikus-entzuleek. Azkoitiarrak hara joan ondoren, datorren udaberrian Logroñoko Concordia Coral abesbatza Azkoitira etorriko da Iraurgi abesbatzarekin batera kontzertua eskaintzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide