Ikasturtea hasteko prest da Iraurgi abesbatza

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi abesbatza 2019ko abu. 29a, 12:05

Astelehenean hasiko dira entseguak egiten Iraurgi abesbatzako kideak. Ateak irekita izango dituzte koruan parte hartu nahi dutenentzat. 

Hurrengo astelehenean, irailak 2, ikasturteko aurreneko entseguak egingo ditu Azkoitiko Iraurgi abesbatzak. Bertako kideak 20:30ean elkartuko dira Baztartxo antzokiaren aurreneko solairuan. 

Abesbatzan abesteko gogoa badaukazu, etorri gure lokalera eta animatu gurekin abestera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide