Azkoitiko Udaletik ordea kale egin zioten gudari, familia eta gure herriaren historiari. Alkatea ez zen joan, zergatik? Agenda arazoak agian? Eta alkateordea? Eta beste zinegotziak? 9 dira eta gure historia salduta utzi zuten, babesik gabe. Benetan tristea izan zen Gernikan egin (ez) zutena.
Guk, prentsa bidez jakin genuen ekitaldiaren berri beste behin ere egunean bertan. Udalak, Aldundiak bezala, ez zigun abisatu betiko moduan. Kasualitatez ordea, Getarian oposizioa (EAJ) gonbidatua izan zen. Kuriosoa datua bai.
Gai honetan asko dugu lantzeko oraindik ere eta hau ez dugu lortuko besteei bizkarra ematen badiogu eta herriaren historia dena alderdiaren historia bihurtu nahi badugu. Hori ez da bidea.