Instalakuntza Duinak Orain taldearen bilera irekia, bideoan

Instalakuntza Duinak Orain taldearen herritarrei zuzendutako bilera irekia urriaren 4an izan zen Elkarguneko Oteiza aretoan. Besteak beste, hauek izan ziren hizketagai bileran: gaur egun dagoen kirol eskaintza igerilekuan, egoeraren azterketa hainbat datu emanez, inguruko herriekin konparatzea eta egoera hobetzeko proposamenak.

Behin bilera eginda, herritarrekin talde eragile bat eta sarea sortzea dira taldearen asmoak. Horrez gain, udalari aurkezteko txosten bat ere landuko dute bildutako datuekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide