Taldearen sortzaileek hitz egin dute 5. bideoan

INSTALAKUNTZA DUINAK ORAIN 5.atala Oraingo honetan taldearen sortzaileek hitz egin dute. Urriaren 4an 19:00etan Elkarguneko Oteiza Aretoan bilera bat antolatzen ari dira eta honen inguruko informazioa ematen dute bertan. Bertara etortzera animatu nahi dituzte erabiltzaileak, erabiltzaileen guraso nahiz seme-alabak eta interesa duen edonor. Ahalik eta erabiltzaile gehienek parte hartzea nahi dute, denen iritzia kontutan hartzea baita asmoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide