Bilera irekia egingo du Instalakuntza Duinak Orain taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Instalakuntza Duinak Orain

Instalakuntza Duinak Orain taldeak, bilera ireki baterako deialdia egin nahi dugu. Urriaren 4an 19:00etan izango da Elkarguneko Oteiza Aretoan. Bertara etortzera animatu nahi ditugu erabiltzaileak, erabiltzaileen guraso nahiz seme-alabak eta interesa duen edonor.

Taldearen aurkezpena, informazioaren azalpena eta bertara etortzen den jendearen proposamen nahiz iritziak jasotzea izango da bilera honen arrazoia besteak beste. Ahalik eta erabiltzaile gehienek parte hartzea nahi dugu, denen iritzia kontutan hartzea baita gure asmoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide