Prantsez txikixe

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Elezgarai 2024ko ira. 8a, 12:15

Imanol Elezgaraik uztaileko Azkoitia Guka aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa: Prantsez txikixe.

Ezizen horrekin deitzen zion nire amamak Frantziako presidente izan zen Nicolas Sarkozy politikariari, bere izena buruan ezin gordeta. Adimen argia zeukan, adinean gora eginda egonik ere, baina tira, denori gerta moduan zenbait gauza gogoratzea kostatzen zitzaion, Le Top Cop-ekin bezala.

Inguruan ere baditut amamaren antzera buru argitsua izan eta hala ere zenbait gauza, nahita edo nahigabe, ahazten dituztenak. Europa osoan zabalduz indarrak hartuta dator eskuin muturra. Gizarteak bizi duen ondoezari eta ezinegonari errezeta propio eta berritzaileekin datozela salduz, jakina ez balitz bezala horiek nola ateratzen diren. Eta badirudi ahaztu dugula zer den arrazismo, xenofobia eta indibidualismoari bidea ematea. Hau urruneko kontutzat jo dezake baten batek, baina ideia horiek hemen daude jada. Denok dugu gure baitan, familian ala lagunartean errudunak atzerritik etorritakoen edo gutxien dutenen artean bilatzen dituenen bat, bizi espektatiba propioak zapuztuta ikusteari beste azalpen bat topatzeak ikuspegi kritiko handiagoa eskatzen duelako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide