Fritak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2021ko mai. 10a, 09:12

Iñigo Aranbarrik Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Fritak.

Neal Rowland, Ipar Carolinako Cubbie jatetxeko nagusiari zor omen zaio burutazioa. 2003an gaude, eta Dorre Bikien kontrako atentatuaren aitzakian, Bushen administrazioa gertu dago Iraki erasotzeko. Proposamena NBEko Segurtasun Batzordera eramanda, jakinekoak ditu aurrean, Errusia eta Txina. Ustekabea Dominique de Villepinek eman dio, ordea: Frantzia ere inbasioaren kontra da eta, horretarako, beto eskubidea erabiltzeko prest ageri da.

Frantsesenganako amorru horretan egosita ebatzi zuen Rowlandek bere jatetxean french fries delakoei freedom fries deitzea. Hala bihurtu ziren frantses fritak askatasunarenak. Argialdia ez zen hutsetik sortua. Gerla Handiaren garaian, beste batzuk ziren arerioak. Orduko hartan, askatasunaren aza bilakatu zen sauerkrauta, alemaniarren betiko aza mina.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide