Behingoagatik, Alfonso Alonsoren alde paratu naiz. Badira hilabeteak Alonsok foralitatearen bandera darabilena Espainiaren askotasuna aldarrikatzeko, ez dakit benetan hala sinetsita ala alderdia hauteskundeetan Euskal Erdian izaten ari den eboluzioa ikusita, estrategia desesperatu legez. Barrutik, Alvarez de Toledok egin dio zaunka oraingoan. Ekainean Alejandro Fernandez, PPk Katalunian duen ordezkaria izan zen gogorarazi ziona «PP irabazle eta hegemonikoa ez zela eraiki erregionalismoaren eta identitatearen gainean, ezpada gizon eta emakume libreengandik datorren nazio proiektu handian hartuta oinarri».
Deus berririk ez gerra irabazi zuten haien lorratzean. Zentralitatearen eta txoko-ederzaleen arteko lehia atzera ere, ezinezkoa dirudien orekaren bila. Estrategia politiko hutsa azken batean, betiko helburua gogoan: Espainia bakarrarena ez den beste edozein nazio-egituratze honetara edo hartara itotzea.
Eta Alonsoren alde diot, ez uste dudalako harena dela alderdia indartzeko aukerarik onena, auskalo, baizik eta haren «tokian tokiko berezitasunak» aditu eta, ahazbidean nituen errealitate-txatalak etorri zaizkidalako kolpetik.
BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.