Minuskulaz

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko urt. 28a, 08:43

Iñigo Aranbarri.

Iñigo Aranbarriren aste honetako iritzi artikulua.

Euskal Herriak Kataluniarekin zerikusirik ez duelako eratu dute Sociedad Civil Catalanaren irudira Esteban de Garibay elkartea. Carlos Urkixo izan da, zapalduta jarraitu ezinik, jaup egitea ebatzi duena. Artean Espainiako gobernuko ordezkari zela ernatu zitzaion asmoa, handia baita arriskua, espainieraren atzerakadarena barne. Zergatik Garaibai? Berak biltzen dituelako ondo «nortasun euskaldun eta espainiarra, normaltasunez hartu beharreko bi kontzeptu».

Eta bat-batean, haur nintzela aurrezki kutxan gipuzkoar ilustreen albuma osatzeko ematen zizkiguten kromoak datozkit kolpetik: Juan Sebastian Elkano eta Kosme Damian Txurruka, Nelsonen amesgaiztoa Trafalgarren; Migel Lopez Legazpi, Filipinetako kapitain nagusia eta Andres Urdaneta, itzulerako bidaiaren aita; Blas Lezo, Espainiak inoiz izan duen estrategarik bipilena eta Migel Okendo, Terceira uharteko heroia; Inazio Loiolakoa eta Peñafloridako kondea, Urolalde basan sortu lorerik behinenak biak... eta albumaz haragoko guztiak, frankismo osteko orgia esker txarrekoan gure kale-izendegietatik ia osorik erauzi ditugunak: Telleria eta Otaño konpositoreak, Muguruza arkitektoa, Sanchez Mazas eta Bizkarra idazleak, Cabanas Erauskin margolaria...

Irakurri osorik BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide