Gaizkijokoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko ira. 18a, 14:27

Svetlana Aleksievitxek kontatzen du «Gerrak ez du emakume aurpegirik» lazkorrean. Harrapatu dute sobietarrek ofizial alemaniar bat, eta jo eta ma gizona jakin duenean egunean hamar soldadu hil izan dizkion frankotiratzailea gizonezkoa ez dela: «Orain arte ez zait tokatu emakumeen aurka borrokatzea. Hain zarete politak denak... Gure propagandak, ordea, esaten digu Armada Gorrian borrokatzen direnak ez direla emakumeak, hermafroditak baizik...». Ofiziala Moskura bidean jarrita, Maria Ivanovna Morozova soldadu ohiari itzultzen dio hitza Aleksievitxek: «Azken finean, ez zuen ezertxo ere ulertu».

Nola ez dakidala etorri zait pasartea Anna Gabriel CUPeko diputatua han eta hemen agertzen ikusi eta batera. Ez da egongo inor azkenaldian berak besteko irain-zaparrada jasotakorik.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide